Saria

Gure artean badagoz lan-ibilbide, bizitza ulertzeko modu, helburua lortzeko ahalegin, ilusio eta erakusten daben adoreagaitik ez eze alkartasunagaitik be nabarmentzen diranak.

Lagun honeek GAZTE ROLE MODEL SARIA merezi dabe.

Kontsumismoak, erosotasunak, diru errazak edo-eta erantzukizun ezak gero eta garrantzi handiagoa hartzen dauan gizarte honetan eredu diralako.

Begoñazpi Ikastolak jarduera, ahalegin, sormen, ondo egin eta pertsonen giza alderik nabarmenenari eskerrik onena aitortuko deutso.

Jarrera honeek etorkizuneko belaunaldiek jarraitu beharreko bidea eta euren bizitzako egitamu izan daitezan.

Sarituak

Zergatik

Gaur egun, gure gazteei aurkezten jakezan eredu batzuk, sarri askotan indibidualista, materialista eta norberaren buruaz adeitsua dan gizarte baten baloreakaz parekatuta datorzanak dira. Aipatutako egoera honetan “niri komeni jat” leloa izaten da gure jarreren urrezko araua, aisia eta ondoko bizi izatea gure helburu nagusi modura aurkezten dira. Pertsonai ezagunei buruz inkesta bat egingo bagendu, eta euren ibilbide pertsonala zein izan dan azaltzeko eskatuko bagendu, agertuko litzatekezan balore asko eta asko hasieran aurkeztutako ereduekaz zerikusia izango leukie, gizarteari asko eskaini deutsien pertsona ospetsuak izkutuan geratuko litzatekezan bitartean.

Bihar-etzi euskal gizartean arduradunak izango diran gazteen Hezkuntzaren erantzunkizuna ( Hezkuntza; H maiuskulaz, irakaskuntza, prestakuntza eta instrukzioa baino gehiago da) zati handi baten geurea da. 30-40 urte barru agintariak, enpresariak, profesionalak, langileak, gizarteko liderrak izango diranak gaur egun gure gelan, familian eta gizartean hezitzen ari diranak dira. Ez ete da garrantzitsua izango ba horren hezkuntza!

Orain arte, gure kulturaren betiko baloreak ondo zuztartuta izan dogun gizarte baten bizi izatearen subertea izan dogu ( adibidez, sustatzaike espiritua, ondo egindako beharra, alkarri laguntzea eta alkarrengan sostengatzea, e.a.); jakinik arrakasta izateko, amets egitea dala lehenengo eta behin egiten dan ekintza (geure ametsa) eta hori, ekinez eta ahaleginez lortzen dala.

Gure gizartean hainbat eta hainbat eredu dago, euren bizitza eta egin daben lan-ibilbidea benetan eredugarriak diranak, baina ez diranak oso ezagunak (euren arloko jendearen munduan ez bada). Honexek dira gure gazte eta familiei aurkeztu behar deutsaguzanak, izan daben bizimodua ezagutu dagien, horretaz hausnarketa egin dagien eta beste batzuek egindakoarengaitik ikasi dagien.

Zer saritzen da

Enpresa mailan, garapen profesionalean eta besteei laguntza emoten izan daben jarrera baikorragaitik eredugarri izan diran pertsonak sarituko dira.

Hau dala eta kontuan hartuko diran baloreak honeek izango dira:

Baloreak, gizakiak izan behar dauazan erreferenteak, ereduak eta abstrakzioak dira; guzti honeek gizartearen aldaketea eta gizakiaren nortzea dabe helburu.

  • Sustapena
  • Kemena
  • Gainditze-ahalmena
  • Bihotz zabaltasuna
  • Lanzaletasuna
  • Ondo egindako lana
  • Sormena
  • Solidaritatea

Eskultura

Saria, Nestor Basterretxeak berenberegi egindako eskultura bat izango da, baita hezkuntza komunitate, ekonomi, instituzional eta sozial arloko ordezkarien aintzat hartzen publikoa ere.

Eskulturak, artistak dinoanez, hezkuntzaren disziplina, fantasia eta mugimendua adierazten dauz.

Ekitaldia

Sari banaketa ekitaldi instituzional baten izango da ikastolako aretoan.

Gazteekin

Aintzathartze gazte role model merezi izan daben sarituek, batxilergoko gazteei euren bizitza ibilbidearen testimonioa azalduko deutsie, honeek ikasi dagien role model izatearen zergaitia. Era honetara, gazteei, aurrez aurre daukiezan pertsona honeen adibideak entzunez baloreak transmititu gura jakez, eta ahal dan neurrian baloreak izan daitezala euren bizitza proiektuan (pertsona eta lan mailan).