IraiaIturregiSustatxa

Iraia pertsona berezi-berezia da, sari bat merezi du, Gazte Role Model Saria merezi du”.
Sari Solidarioa 2023
“Iraia Iturregi Sustatxa Loiun jaioa da. Lauro Ikastolan ikasi zuen.
Futbolarekin lotuta dago bere bizitza.
Sondica futbol-taldean eman zituen lehen urratsak eta, ondoren, Athleticen debuta egin zuen. Athleticen 15 denboraldiz jokatu du, 402 partida, eta 4 liga titulu irabazi ditu. Selekzioarekin nazioarteko jokalaria izan da, halaber.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da, UPV/EHUren eskutik (2010). Goi-errendimenduko Masterra du, Espainiako Olinpiar Batzordean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eskutik.
Konpromiso handiko emakumea da, eta futbolean aurkitu du oztopoak gainditzeko modu bat.Gizonezkoen futbolaren egituraren partaide den lehenengo emakumea da Athleticen.
2021ean, Athleticeko emakumezkoen taldearen entrenatzaile lanetan hasi zen, eta 2 urte eta erdiz aritu da zeregin horretan, eta entrenatzaile onenaren Ramón Cobo saria irabazi du gainera. Aurten, Athleticen filial den Baskoniaren bigarren entrenatzaile lanetan dabil.
Iraiaren jardunbidea etengabe hobetzeko grinaren erakusgarri da. Futbolaren bidez kirolean lortutako arrakastek erreferente bilakatu dute Iraia gazte nahiz helduentzat.


