Saritu guztiak

DanielInnerarity

Sari Solidarioa2022

Daniel Innerarity

Daniel Innerarity berezia da, saria merezi dauan laguna da, horregaitik merezi dau Gazte Role Model Saria.

Sari Solidarioa 2022

Daniel Innerarity Bilbokoa da.

Filosofia politikoan katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean IKerbasqueko ikertzailea eta Florentziako Europako Institutuko irakaslea da.

Ameriketako zein Europako zenbait unibertsitatetan irakasle gonbidatua izan da.

“Una teoría de la democracia compleja” eta “Pandemocracia” dira idatzi dauzan azken liburuak.

Azken hau, koronabirusaren krisiaren filosofia.

El Pais egunkariko nahiz beste komunikabide batzuetako ohiko iritzi-laguntzailea da.

Irabazitako sarien artean, gaztelaniako saiakeran Euskadi Literatura Saria, Saiakera Sari Nazionala, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, Kulturaren Vianako Printzea Saria eta 2022ko Humanitateetan Ikerketako Sari Nazionala.

Egindako ibilbide luzean, kide guztien bizikidetza baketsu eta solidarioaren aldeko gizarte libre, zuzen eta bidezkoak garatzeko, beti be, gizarteari zerbitzua emoteko bokazioz, politika eta gobernantza antolaketa-sistemak aztertu eta ikertu dauz.

HurrengoaAmagoia PaskualSari Profesionala 2022