IñakiGarcinuño

Iñaki pertsona berezia da, eta sari bat merezi du: Gazte Role Model Saria merezi du.
2023 Profesional Arloan Saritua
Iñaki Garcinuño Zabala duela 52 urte jaio zen Bilbon.
Deustuko La Salle ikastetxean ikasi zuen, eta ondoren Zuzenbide Ekonomikoa Deustuko Unibertsitatean.
Gasteizko Banco Vasconian hasi zen lanean, eta gero familiaren negoziora pasatu zen, Imprenta Garcinuñora; gaur egun bertako presidentea da. Haren erabakitasunak enpresa handitzeko estrategia bultzatu zuen, errotulazioan eta formatu handiko inprimaketan diharduen Plotea erosiz. Berriki, Imprenta Comercial Samper erosi dute, tamainaz eta kalitatez sektoreko erreferentea dena; horri esker, bezeroen beharretara egokitzeko malgutasuna lortu dute, gaitasunak handitu dituzte eta merkatu berrietara zabaldu dira.
Elkarteetako konpromisoei dagokienez, Bizkaiko Arte Grafikoen Elkarteko presidente eta Federazio Nazionaleko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen lehenik. Horren ondorioz, 13 urtez CEBEKeko zuzendaritza-organoetan egon da, eta azken 8 urteetan haren presidentea izan da.
Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide eta Bilboko Merkataritza Ganberako osoko bilkurako batzordekide izan zen.
Erakundeetako ardurak utzita, gaur egun iruzkingilea da Radio Euskadin.
Berriki Zubietxeko zuzendaritza-batzordean sartu da —bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duen elkartea—, eta Historia ikasketak berrekin ditu.
Iñaki Garcinuño pertsona inplikatua, konprometitua eta arduratsua da, langile bikaina eta «talde-pertsona», belaunaldi berrientzat eredu izateko moduko ibilbidea duena.


