Saritu guztiak

IvánMiñambres

Lanari Jagokon Saria2026

Iván Miñambres

Iván Miñambres sortzaile ausarta da, hemengo talentua mundura eroan dauana; oso pertsona berezia da eta saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Lanari Jagokon Saria 2026

Iván Miñambresek bere enpresa-ibilbide bikainagaitik eta sormena, barrikuntza eta ekintzailetza uztartzeko erakutsi dauan gaitasunagaitik merezi dau gaurko aintzatespena.

Portugaleten jaioa, 2009an UniKo animazino-produkzino etxea sortu eban, eta gure inguruan jaiotako proiektu bat nazioarteko erreferente bihurtzea lortu dau. Bere lanek hainbat Goya sari eta nazioarteko errekonozimendu jaso dabez, baina lorpen horreen atzean ahalegina, iraunkortasuna, talde-lana eta norbere ideietan sinisteko ausardia dagoz.

Bere ibilbideak erakusten dau ekintzailetza ez dala enpresa bat sortzea bakarrik, talentuari aukerak zabaltzea, arriskuak hartzea eta zailtasunen aurrean amore ez emotea be badala. Ivánek argi erakutsi dau gure sustraiak galdu barik munduari begiratzea posible dala, eta sormenaren bitartez etorkizuna eraikitzeko aukera barriak sortu daitekezala.

Begoñazpi Ikastolako gazteentzat eredu inspiratzailea da, ametsak lanaren, konpromisoaren eta ausardiaren bitartez errealidade bihurtu daitekezala erakusten daualako. Bere ibilbideak sari honen oinarrian dagozan ahaleginaren, sormenaren, barrikuntzaren eta lidergoaren balioak islatzen dauz.

HurrengoaIsabel IturbeSolidaritateari Jagokon Saria 2026