Saritu guztiak

PacoEtxebarria

Sari Profesionala2019

Paco Etxebarria

Paco Etxeberria profesional gaitua eta konprometitua da. Egia historikoa berreskuratzeko konpromisoagaitik aitortua, saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Sari Profesionala 2019

Paco Etxeberria orain 62 urte jaio zan Beasainen.

Medikuntzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Antropologia eta Biologia Forentsea ikasi ebazan Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Unibertsitate horretan bertan «Zuzenbide Medikoa» masterra be egin eban.

Antropologo, unibertsitateko irakasle eta auzitegiko mediku lez dihardu.

Bere maila profesionalak deshobiratze-prozesu askotan parte hartzera eroan dau, horietako batzuk oso zailak eta ezagunak, hala nola Cervantes, Victor Jara eta Salvador Allenderen gorpuzkiena edo José Bretónen seme-alabena. Auzitegiko peritu lez be jarduten dau, Lasa eta Zabalaren kasuan gertatu zan lez. Horri esker, bere lanaren dibulgaziorako foro askotan izan da.

2000. urtetik, Gerra Zibilean eta diktaduran eraildako edo desagertutako pertsonen hobiak zabaltzeko lanetan dihardu buru-belarri. Antropologia Forentsearen arloan, nazioarteko misinoetan lan egiten dau Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeagaz eta Txileko Servicio Médico Legalegaz.

Azterlanak argitaratu dauz eta sari ugari jaso dauz bere lana aitortzeko, bai egindako lanaren bikaintasunagaitik, bai giza eskubideen eta Bakearen eta Adiskidetzearen alde egindakoagaitik.

HurrengoaJuan María Uriarte GoirizelaiaSari Solidarioa 2018