Saritu guztiak

BegoñaIñarra

Sari Solidarioa2019

Begoña Iñarra

Behartsuenen eskubideak babestu eta defendatzeko bere burua osorik eskaintzeagaitik eta norberaren onura alde batera itxiteagaitik, Begoñak aitortza merezi dau, saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Sari Solidarioa 2019

Begoña Iñarra Bilbon jaio zan.

Pianoa ikasi eban eta Kimikan lizentziatu zan Zaragozako Unibertsitatean; horrez gain, Montrealgo Giza Garapenerako Institutuan be ikasi eban.

27 urtegaz Afrikako Andra Mariaren Misiolariak «Ahizpa Zuriak» kongregazinoan sartu zan, eta misiolari lez justizia eta bakea, ingurumen-gaiak eta justizia ekonomikoa landu dauz, baita migrazinoak, gizakien salerosketa eta emakumeei laguntzea be Afrikako hainbat herrialdetan, hala nola Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ugandan, Etiopian, Kenyan, Mozambiken…

Afrikari buruzko artikulu asko eta misio-jarduerari buruzko bi liburu argitaratu dauz.

Afrikar emakumea etengabe egon da bere ibilbide osoan, eta bereziki behartsuak diran taldeei arreta eta prestakuntza emoteko era guztietako ekimenetan hartu dau parte. Gaur egun Proyecto Esperanza GKEri lotuta dago, salerosketaren biktima diran afrikar emakumeei arreta emoten.

HurrengoaPaco EtxebarriaSari Profesionala 2019