Saritu guztiak

ArkaitzCarracedo

Solidaritateari Jagokon Saria2025

Arkaitz Carracedo

Arkaitz oso pertsona berezia da eta saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Solidaritateari Jagokon Saria 2025

ARKAITZ CARRACEDO Bilboko Santutxu auzoan jaio zan orain dala ia 46 urte. Ezkonduta dago eta neskato biren aita da.

Madrilgo Conplutense Unibertsitatean egin ebazan Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktoretza- ikasketak.

Doktoretza ondoko ikasketak New Yorken eta Bostonen egin ebazan, Estatu Batuetan. 2010az geroztik, Zamudioko Parke Teknologikoan dagoan biozientzietako ikerketa-zentroa dan CIC bioGUNEn lan egiten dau, ibilbide zientifiko bikaina erakutsiz eta ikerketa biomedikoaren buru izanik.

Minbiziaren metabolismoari buruzko bere lan barritzailea, aitzindaria da nazioartean, tumore-hazkundea arautzen daben mekanismoen ezagutza erraztuz eta ondorioz, terapia eraginkorragoak ezartzeko bide barriak zabalduz.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biokimika graduan, konpromiso handia izanik, zientzialari gazteen hezitzaile zein irakasle da.

Bere proiektu barritzaileak dirala eta, hiru aldiz jaso dau Europar Batasunaren aintzatespen eta esker ona. 2022an Ikerketa Sari Nazionala jaso eban.

Arkaitz Carracedok bere lana grinaz eta zehaztasunez egiten dau, lidergoa eta erantzukizuna uztartuz, espiritu barritzailea izanik eta alkarlanerako guneak sortuz, errendimendu handiko taldeak erdietsiko dauz.

HurrengoaJosé GalíndezLanari Jagokon Saria 2025