Saritu guztiak

AitorAlapont

Lanari Jagokon Saria2024

Aitor Alapont

Aitor oso pertsona berezia da, saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Lanari Jagokon Saria 2024

Aitor Alapont Irunen jaio zan eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan, industria ingeriaritza ikasi eban.

Bere lan-ibilbidea Robotiker-en hasi ondoren, Sony Ericssonen jarraitu eban.

Orain 25 urte, Ericssoneko beste lankide batzuekin batera, Alonsotegin dagoan P4Q bere enpresa sortzea erabaki eban.

Gaur egun, CEO gisa, Alonsotegiko, Estatu Batuetako eta Txinako fabrikazio-instalazio zein Latinoamerikako zerbitzu aurreratuen zentroetan banatutako 300 lagun baino gehiagori irakatsi ezezik, honeek gidatu be egiten dauz.

Hogeita bost urte honeetan, merkatuaren beharrizanetara egokituz eta eguzki-merkatuan ezezik, osasun-medikua bezalako merkatuetan be oinarritutako bere produktuak zein disruptiboak eskainiz, Aitorrek konpainia eraldatu egin dau.

Aitorrek gidatutako eraldaketa, pertsonen arteko hartu-emonetan nork berak kudeaketa egitearen defendatzaile leial eta sutsua izanik, negozioan ezezik, eredu antolatzailean be oinarritu da. Gainera, taldeak sortzearen aldeko apustua argi eta garbi ikusi daitekean estilo parte-hartzailea sortu dau.

Aitor Alapont, lidergorako gaitasuna dauan eta gure herriko jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen dauan etorkizuneko ikuspegia dauan gizon apala, langilea, diziplinatua eta berritzailea da.

HurrengoaIraia Iturregi SustatxaSari Solidarioa 2023