Saritu guztiak

GarbiñeMendizabal

Sari Solidarioa2017

Garbiñe Mendizabal

Mugimendu feministaren eta Gizon eta Emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ikuspegi, lan egiteko gogo eta ahaleginagatik, Garbiñek errekonozimendua merezi du, Gazte Role Model Saria, hain zuzen.

Sari Solidarioa 2017

Santurtzin jaioa, ama Begoñakoa eta aita Santurtziarra ditu. Bere familiak herriaren aldeko konpromiso sendoa hartua zeukan garai hartan.

Zuberoa eta Mikelen ama eta Eki, Maia eta Liven amama da.

18 urterekin Parisera joan zen bizitzera eta handik Londresera. Bertan landu zituen oinarriek eraman zuten gero berdintasunaren alde lan egitera.

Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatu zen.

40 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, berdintasunaren aldeko konpromisoari eutsiz. Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun politiketan aholkularitza ematen du. Hainbat erakunde publiko eta pribatutan egiten du lan eta gai horretan espezializatutako argitalpenen egilea eta baterako egilea izan da. Martxoaren 8a Koordinakundearen eta Agora Feminista taldearen sortzaileetako bat izan da, besteak beste.

Prestakuntza arloan lan egiten du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bidez eta hainbat unibertsitatetan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Politika sailaren Parekatuz programa koordinatu zuen, Gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko Foru Planaren barruan. 100 erakundek baino gehiagok hartu zuten parte.

HurrengoaMatilde ElexpuruSari Profesionala 2017