Saritu guztiak

AmagoiaPaskual

Sari Profesionala2022

Amagoia Paskual

Amagoia berezi-berezia dan eta saria merezi dauan laguna da. Beraz, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Sari Profesionala 2022

Amaia Pascual Lekeition jaio eta Durangon hazitakoa da. Londresko London School of Economicsen Nazioarteko Harremanak eta Enpresa Institutuan Advanced Management Program (AMP)ikasi eban.

Hogei urte baino gehiago da makina-erreminta munduarekin zerikusia izaten hasi zana. Maher Holding enpresan,negozio barrien eremuko arduradun zala, Ona Electroerosión enpresagaz ituna lortu ezezik, 2017an Addilan enpresa sortzea be bideratu eban, bertako zuzendari nagusi dalarik.

Addilan enpresak, balio erantsi altua eta neurri handiko metalezko piezak egiten dabezan industria-sektoreei zuzendutako fabrikazio gehigarriko zerbitzu eta makinak eskaintzen dauz. Egindako lan bikainagaitik, zenbait sari eta Euskadi Avanza 2019 bezalako aintzat hartzeak jaso dauz. Barrikuntzaren Euskal Agentzia dan Innobasqueko zuzendaritza-batzordeko kide be bada.

Amagoia, beti bikaintasuna eta hobekuntza bilatuz, ekintzailea, lanagaz konprometitua,sutsua, etorkizun ikuspegia eta gaitasuna dauan lan-talde bikaina lideratzen dauan pertsona da.

HurrengoaBegoña IñarraSari Solidarioa 2019