LourdesMoreno

Ikasteko gaitasunagaitik, etengabeko ekintzailetasunagaitik, tinkotasunagaitik, ikuspegiagaitik, enpresa-munduan emakumearen eginkizuna hobetzeko erabakitasunagaitik eta arrakasta profesionalengaitik, Lourdes emakume berezia da eta saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.
Sari Profesionala 2018
Donostiarra da, eta Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi ebazan Deustuko Unibertsitatean. Gero, Zientzia eta Teknologia Politikako Masterra egin eban Sussexen, baita MBA bat be INSEADen.
Bere lan-ibilbidea finantza-munduan hasi eban, New Yorken, Madrilen eta Londresen, JP Morgan, BNP Paribas edo Credit Suisse First Boston bezalako erakundeetan, 15 urtez.
Amatasunak etxera itzultzea birpentsatzera eroan eban. Oso une gogorrak bizi izan ebazan lan seguru bat itxi eta arlo guztietan hutsetik hasi zanean. Hainbat unibertsitate eta negozio-eskolatan kontseilari, aholkulari eta irakasle izatea lortu eban. Euskadiko lehen business angels sarea sortu eban: CRECER+.
Enpresa-esperientziarik eta sektoreko ezagutzarik izan barik, Bolueta Engineering Group enpresa erosi eban beste inbertitzaile batzuekin, eta 2016tik CEO da. Enpresak 80 laguni emoten deutse lana, eta Lourdesen etorkizuneko ikuspegiak ekiten daben eta eraldaketa teknologikoa gidatzen daben pertsonengan arreta jartzera eroan dauz. Elkargiko kontseilari izendatu dabe, eta hainbat aitortza jaso dauz, besteak beste, 2018ko AED Saria, Bizkaiko emakume enpresaburu onenari emondakoa.


