JuanMaríaUriarteGoirizelaia

Bere gizatasunagaitik, karismagaitik, eta gure lurraren eta kulturaren baloreak eta behartsuenen taldeak defendatzeko daukan konpromiso etiko eta politikoagaitik, Juan María Uriartek saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.
Sari Solidarioa 2018
Juan María Uriarte Goirizelaia jauna orain 85 urte jaio zan Frunizen, Mungia ondoan.
Batxilergoa Bilbon ikasi eban eta seminarioan sartu zan; 24 urtegaz abade egin zan. Teologia ikasketak Comillasen osatu ebazan, eta gero Lovainan eta Parisen.
Irakasle lez Seminario Txikian hasi zan, eta Deustuko Unibertsitatean eta Salamancakoan be jardun eban, gotzain laguntzaile izendatu eben arte. Gero Zamorako eta Donostiako gotzaina izan zan. ETAgaz bitartekari izan zan su-etenaren garaian, eta gaur egun Donostiako gotzain emeritua da. Bere ama-hizkuntzaren eta lurraren maitalea, desbardinen arteko bizikidetzaren alde nekaezin diharduen langilea.
76 urtegaz erretiroa hartu ondoren, ez dau bere jarduna eten: atzerrira joaten da eskatzen deutsienean, eta egunero denbora eskaintzen deutse otoitzari, paseatzeari, ezinbestekoa jako gai erlijioso, politiko eta kulturalen irakurketari eta musika entzuteari, Bach buru dala; gainera, gure Athleticen zale amorratua da.


