JoséGalíndez

Bere lan eta etengabeko ekintzailetza, gogo bizi eta etorkizunerako ikuspegi, gizatasun eta gertutasunagaitik Jose Galindez pertsona berezia da eta saria merezi dau, Gazte Role Model saria merezi dau.
Lanari Jagokon Saria 2025
Jose Galindez, 9 neba-arrebetatik zazpigarrena eta 4 seme-alabaren aita, Bilbon jaioa da.
Batxilergoa Bilboko Jesuitetan ikasi ondoren, Itsas ingeniaritza ikasi eban Madrilen. Atzerrian lan egin badau be, orain urte batzuk beste bide bati ekitea erabaki eban, Beranunberri familia-talde inbertitzailearen presidente izatera helduz.
Pertsona urduria eta ekintzailea da, langile nekaezina.
Giro atsegina sortuz, errendimendu handiko taldeetan lan egiteko kulturagaitik nabarmentzen da. Erronkak bere gain hartzea, biziki gogoko dauanez, honeexek dira bere ibilbide profesionalean azpimarratu daikeguzanak:
– Gaur egun Zelestra dan Solarpack enpresaren sortzaile eta presidentea izan zan. – Guascor taldeko kontseilari delegatua eta Sulzer Chemtech, AG. enpresako presidentea izan zan.
Aurrekoaz gain, ITP, Velatia eta Sener enpresetako administrazio-kontseiluetako kide; Euskal Enpresarien Zirkuluko presidente eta Espainiako Elkarte Eolikoko presidente be bada.
Jose Galindez gizartean konprometitutako laguna dogu, besteak beste, Eki Fundazioko sortzaile eta presidente izanik, Afrikan hainbat proiektu energetiko jorratu dauz.
Gainera, helburu nagusitzat zainketa aringarrien kultura dauan Pía Aguirreche Fundazioko presidente be bada.
Artizarra Fundazioko eta Novia Salcedo Fundazioko buru be bada.


