IsabelIturbe

Isabel Iturbe lider eskuzabala da, kirola besteen zerbitzura jartzen dauana; oso pertsona berezia da eta saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.
Solidaritateari Jagokon Saria 2026
Isabel Iturbek kirolaren bitartez gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikitzeko erakutsi dauan konpromisoagaitik merezi dau gaurko aintzatespena.
Bilbao Basketeko presidente lez, kirola lehiaketatik eta emaitzetatik harago doala erakutsi dau, pertsonak alkartzeko, desbardintasunak gainditzeko eta aukera barriak sortzeko tresna indartsua izan daitekeala agerian itziz.
Bilbao Basket Fundazinoaren bitartez, gizarteratzea, inklusinoa, hezkuntza eta alkartasuna sustatzen dabezan ekimenak babestu dauz, bereziki egoera zaurgarrian dagozan pertsonengana hurbilduz. Era berean, bardintasunaren alde eta emakumeen kirolari aukera barriak zabaltzeko erakutsi dauan konpromisoak bere lidergoaren alderdi soziala indartzen dau.
Isabelek erakutsi dau benetako lidergoa ez dala erakunde bat zuzentzea bakarrik, norbere erantzukizuna besteen zerbitzura jartzea, aukerak sortzea eta inor atzean ez ixteko lan egitea baino. Bere ibilbideak gogorarazoten deusku arrakasteak benetako balioa hartzen dauala besteen ongizatean eragin positiboa dauanean.
Begoñazpi Ikastolako gazteentzat alkartasunaren, bardintasunaren eta gizarte-konpromisoaren eredu bikaina da. Isabelek sari honen oinarrian dagozan gizatasunaren, erantzukizunaren eta besteen alde lan egiteko borondatearen balioak islatzen dauz.


