RakelMateo

Rakel berezia da, saria merezi dauan eredua. Horregaitik merezi dau Gazte Role Model Saria.
Solidaritateari Jagokon Saria 2024
Rakel Mateo Mungian jaio, ikasi eta bizi da.
Rakelek, zailtasunez betetako bizitzari aurre egin deutso.
Hamabi urte ebazala, anorexia jasaten hasi bazan be, nahasmen honek ez eutson UBIko ikasketak amaitzea eragotzi. Gaixotasuna gorabehera, ikasketak amaitu orduko hasi zan lanean.
2001ean, orduko lanpostuan, ezkerreko hanka txikitu eutson istripua izan eban.
2010era arte ez eutson txirrindularitzari ekin.
2013an triatloia praktikatzen hastea erabaki eban. Bere ahalegin, ardura eta hobetzeko gogoak hiru Joko Paralinpikotan lehiatzera eroan dabe.
Rio de Janeiron 2016an.
Tokio 2021eko Paralinpiadak izan baino sei hil lehenago hanka moztu eutsen arren, Japoniako helmuga igarotzea lortu eban.
Eta aurten, gaitasunak murriztuta, Paris 2024ra heldu da. Bertara joateko egoanean, hiru hilera, lehian ebilela, jausi eta hankaondoko femurra hautsi eban. Halanda be, bere kategorian merezitako hamargarren postua lortu eban.
Rakelek herri, entrenamendu eta irabazi asmorik gabeko Lantegi Batuak erakundean, lanean emoten dau eguna eta bizitza.
Rakel Mateoren istorioa, gorputz eta buruko zailtasunen aurrean borrokatzeko eta honeek gainditzeko bizitza da. Eguneroko zereginetan, bere mugak kontuan izanik, bizitza osoa lortzearen aldekoa da Rakel.


