MatildeElexpuru

Beraz, bere ibilbide profesionala, bere ikuspegi berritzailea eta emakume enpresari eta zuzendarien lanak gizarteari egindako ekarpenari balioa emateko erakutsitako konpromisoa kontuan izanda, Matilde oso pertsona berezia da, eta errekonozimendu bat merezi du, Gazte Role Model Sari bat, hain zuzen.
Sari Profesionala 2017
Matilde Elexpuru bilbotarra da.
3 ahizpen artean bigarrena.
Turismo ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean.
Ekintzailea eta dinamikoa, oso gazte hasi zen enpresa arloan lanean. 1975ean TRADUCTORES E INTÉRPRETES SA enpresaren sortzaileetako bat izan zen, eta gaur egun bertako zuzendari nagusia da, baita TISA CONGRESOS SL enpresakoa ere. Fakturazioa 4 milioi eurotik gorakoa da eta lan-taldea 75 langile ingurukoa, gehienak emakumeak.
Matilde Elexpuru beste erakunde eta elkarte batzuen sustatzaile eta sortzailea ere izan da, hala nola Bilbao Convention Bureau eta Kongresuak Antolatzen dituzten Enpresen Euskal Elkartea. 2006 eta 2015 bitartean Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko eta Euskadiko Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioko presidentea izan zen. CEBEK eta Innobasqueko Batzorde Betearazleko kidea izan zen.


