EduardoJunquera

Eduardo Junkera, langilea, barritzailea eta bizia izateaz gain, hurrekoa eta apala izan da beti. Horrexek eroan dau pertsonen kudeaketa zuzenean datzan lidertza eredua ezartzera. Horregaitik merezi dau aintzat hartze berezia, hau da, GAZTE ROLE MODEL SARIA.
Sari Profesionala 2016
1955ean Durangon jaio eta gazte-gaztetatik mekanika eta ingenieritza zale sutsua da.
Hamabost urtegaz, karrakatzeko eta fresatzeko makinak osatzen eta saltzen ebazan Talleres Pinondon hasi zan lanean.
Gaztaroan, gaueko ofizial-ikasketak, maisu-ikasketak eta ingeniaritza teknikoko ikasketak lanagaz batera egin ebazan.
70 eta 80 urteetan, Compresores Puska y Teknikerren Produkzioaren Ingeniaritza Saila jarri eban martxan.
Garai haretan, euskal industria-transmisioaren bultzatzailea izan zan, FSM,fabrikazio sistema malguaren garapen eta ezarpenean nahiz konprensoreen garapenean, I+D+I dinamika itsasten aitzindaria izan zan.
Hogeita hamahiru urtegaz, beste erronka bati ekin eutson, enpresa munduari helduz.
Elgoibarren Sisfle osotu eban eta 1991n EGILE Taldearen hasiera izango zan Zehatz proiektuan sartu zan.
Geroago, Doitasun Garapen Mekanikoen bidez ekin eutson aeronautiko sektorearen hazkundeak, Messier Dowty fabrikatzaile frantsesaren homologazioa ez ezik, bazkide zein hornitzaile estrategikoa izatea be eragin eutson.
Bisio, ilusio eta gogoz lan eginez, EGILE Taldea gauzatzea lortu eban, aeronautika, osasuna, zientzia, energia edota ura bezalako sektoreetan alkarteak ezarriz.
Hortz eta aurpegi-masailetako protesietan eredu izango dan enpresa honek, bizkarrezurraren arazoak konpontzeko proiektuak be garatuko dauz.
Eduardo Junkera, ibilbide arrakastatsua dauan eta egun 260 profesional baino gehiagok osatzen daben EGILE Corporationeko Enpresa-taldearen sortzaile eta presidente da. Aintzat hartze eta sari ugari jaso dau, besteak beste, 2014ko euskal enpresaririk onenarena.


