Saritu guztiak

MaríaVivanco

Solidaritateari Jagokon Saria2025

María Vivanco

Maria Vivanco liderra eta konprometitua da, oso pertsona berezia da eta saria merezi dau, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Solidaritateari Jagokon Saria 2025

Maria del Mar Vivanco Basaurin jaio zan.

EHUn Biokimika ikasketak amaitu ostean, Suitzako Sandoz enpresan hasi zan lanean. Handik, Alemaniara joan zan doktore-tesia egitera, prestakuntza Estatu Batuetako San Frantziskon osatu ebalarik. Londresen zabaldu eban bere laborategian jardun ondoren sartu zan CIC bioGUNEan.

Mariak, bikaintasuneko ikerketa biomedikoarekiko konpromisoaz ibilbide zientifiko nabarmena dau.

Bere lanak biologia molekularrarean ezezik, translazio-medikuntzaren ezagutzan be aurrera egiten lagundu dau, batez be bularreko minbiziaren esparruan.

Azpimarragarriak dira nazioartean eragina daben bularreko minbiziaren aurka erabilitako terapiei erresistentzia garatzeko arazoari arreta berezia eskaintzen deutsen bere proiektu barritzaileak.

Maria, Europa mailan zein hemen, zientzialari belaunaldi barrien prestakuntzan nabarmentzen da. Gaur egun EHUko Biomedikuntza Masterrean eta Madrilgo Onkologia Master batean emoten dauz eskolak.

Zientzia, zorroztasuna, gizartea eta osasun publikoa batuz, CIC bioGUNE bai Euskadin, bai Europan, abangoardiako ikerketaren erreferente izateko ahalegina eta laguntza eskaintzen deuskuz.

HurrengoaArkaitz CarracedoSolidaritateari Jagokon Saria 2025