Saritu guztiak

XabierGoicouria

Sari Solidarioa2008

Xabier Goicouria

Xabier Goicouria pertsona oso berezia da, eta horregaitik aitortza berezi-berezia merezi dau: Gazte Role Model Saria.

Sari Solidarioa 2008

6.747 km dagoz Xavier Goicouria bizi dan lekuaren eta bere jaioterriaren artean.

Bilboko elizbarrutiko abadea, Xavierrek ia 40 urte daroaz misiolari Kongoko Errepublika Demokratikoan, zehatzago Katangan, Likasi hiriko Panda auzoko San Jose parrokian.

Hurkoagazko maitasuna eta bokazino altruista sendoa dira bere lan-tresnarik onenak.

Horreekaz, hainbat garapen-proiektu jarri dauz martxan, bere bizitza partekatzen dauan herritarren onurarako.

Horren adibide dira «KILIMA CHA KITUMAINI» EZINDUEN ZENTROA, ST. FRANCOIS XAVIER LEHEN HEZKUNTZAKO ESKOLA, KABULUMBU herrixka eta UME BABESGABEEN ETXEA.

Proiektu horreekaz batera, Xabier Goicouriaren bitartekaritzari esker, 80 km-ko errepide bat zabaldu da, zahar-etxe bat eta alargunei laguntzeko alkarte bat sortu dira, eta zubi bat eraiki da Panda ibaiaren gainean.

Likasi hirian, irribarrea berreskuratu daben umeak dagoz, itxaropenez barriro begiratzen daben emakume eta gizonak, eta dana galduta ebela uste ebenean bizitza barriro eraiki daben pertsonak.

Besteen kezkak norberarenak balira lez sentitzea eta konponbideak bilatzen ahalegintzea, inolako onura pertsonalik ekarri ez arren: horreexek dira misiolari bilbotar hau alkartasunaren eta nazioarteko lankidetzaren ikur bihurtu daben ezaugarriak.

HurrengoaItziar UnzuetaSari Profesionala 2008