Saritu guztiak

ItziarUnzueta

Sari Profesionala2008

Itziar Unzueta

Itziar pertsona oso berezia da, eta horregaitik aitortza berezi-berezia merezi dau: Gazte Role Model Saria.

Sari Profesionala 2008

Ekitea, berritzea, nabarmentzea eta enpresa handi baten buruan ardura-postuak betetzera heltzea ez da batere erraza, baina gaztea eta emakumea bazara, are zailagoa izan daiteke.

Horren barri ondo daki Itziar Unzueta Balmasedak, Inkoa Taldearen bazkide sortzaile eta zuzendari nagusiak.

Barakaldoarra da, eta Fisikan lizentziatu zan Euskal Herriko Unibertsitatean.

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean irakasle izan zan 1991ra arte. Urte horretan, José Benito Badiolagaz batera, Inkoa Sistemas taldea sortu eban; enpresa hau nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen jasangarriari laguntzeagaitik nabarmentzen da, eurek sortutako hobekuntza teknologiko aurreratuak aplikatuz.

Gaur egun, Itziar euskal enpresa-munduko erreferentea da, bere izaera ekintzaile eta berritzaileagaitik eta gizarte-erantzukizunaren arloan daukan konpromiso eta jardunbide egokiagaitik.

HurrengoaIván MiñambresLanari Jagokon Saria 2026