TxominBereciartua

Bere sinismenak, lana eta gizatasunagaitik Txomin Bereciartua eredua da danontzat. Hori dala eta sari eta aintzat hartzea merezi dau, GAZTE ROLE MODEL SARIA merezi dau.
Sari Solidarioa 2014
TXOMIN BERECIARTUA, bilbotarra da eta 24 urtegaz abade egin zan. Bizkaian hezkuntza eta giza- ekimenen bultzatzailea, gizon alaia, bere lanagaz baikorra eta ideiaz betea.
Ikasketak, Cantabriako Comillas Unibertsitatean egin ebazan eta 1953an Bilboko Santiagoko Katedrealean abade egin zan.
Pastoral ibilbidea, Gordexola, Neguri, Otxarkoaga, Getxoko Santa María, Portugalete eta Areetako parrokietara lotuta dago.
Humanista eta abade izaeratik, bereziki, gazteen hezkuntza izan dau ardura eta hori dala eta 1958. Urtean Algortan scouts taldea sortu eban. Euskal Herriko scoutsak eta Estatuko talde mogimentu katolikoen sortzailetariko bat be izan zan.
Txomin Bereciartua hezitzaile bikaina eta barrikuntzarako jaioa izan da. 1980. Urtean lagun talde bategaz, Novia Salcedo deritzon alkartea sortu eban, geroago Novia Salcedo Fundazioa izango zalarik. Honen misiorik garrantzitsuena, gazteen murgilketa lan munduan da. 2001. Urte arte Fundazioaren presidentea izan da. Gaur egun, Fundazioaren Patronatoaren Batzordekidea da, ohorezko presidentea dalarik.
Euskal Herriko UNESCO etxearen sortzailetarikoa da eta ohorezko bazkide kontseilukidea da.
2010. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak emondako “Utopia saria” jaso eban, giza zerbitzuen alde eta gizartearen sentsibilizazio beharretan egindako dohainiko lanagaitik, ereduak eskeiniz.
2005. urtean, bere lan ona goratuz, Lehendakaria zan Juan Jose Ibarretxek eskeinitako makila jaso eban.


