Saritu guztiak

MercedesdeMiguel

Sari Profesionala2014

Mercedes de Miguel

Honegaitik guztiagaitik, aintzat hartu behar dogu, beraz, GAZTE ROLE MODEL SARIA 2014 merezi dau.

Sari Profesionala 2014

Mercedes de Miguel Burgosen jaio arren, Bilbon hazi zan. Txikitatik nabaritzen jakon moda zaletasuna. Hamabost urte ebazala, moda ikasketei ekin eutsen Bilbon, amaiera Bartzelonan emon eutselarik.

Moda arloan izen handiko hainbat enpresatarako diseinatu ondoren, modarekiko ezinegona ezeze, laneko jardunean hobetzea be baebanez,1989an bere izena daroan marka atara eban.

Gaur egun marka biren diseinua egiten dau: Mercedes de Miguel eta Poupee Chic. Azken hau, bizi barria emonez, gazteei zuzendutakoa. Biak ardatz bati jarraituz sortuak: diseinua, teknologia eta jantzi erraza.

Geldiezina eta ekintzailea dogu Mercedes de Miguel, berak sortutako diseinuak Gaudí eta Cibeles ibiltokietatik ez ezik, Bilboko Guggenheim Museoan be Carolina Herrera eta Paco Rabannegaz batera egin dauz desfileak. Horrez gain, nazioarteko ibiltokietan be ibili da, besteak beste, Txinako Dalian eta Alemanian.

Egun, Frantzia, Portugal, Belgika, Alemania, Japonia, Taiwan, Honkong zein Arabiar Herriakdetako 700 salmenta-gunetan baino gehiagotan saltzen dau.

Hainbat aintzat hartze jaso dauz: “Urrezko Orratza, “Bilbotar Ospetsua”, 2011n Confebasek, bere alorreko ETORKIZUNEKO GAZTEEN PRESTAKUNTZAri eskainitako saria emon eutson. Sortzaile barrien defendatzaile sutsua danez, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako moda masterrean parte hartzen dau. Hori gitxi balitz, “Bilbao International Art & Fashion” Diseinatzaile Gazteen Nazio Arteko Lehiaketako epaile be bada.

Jaso barri dau Eusko Jaurlaritzak urtero emoten dauan “Kooperazio Saria”.

Mercedes de Miguelek moda diseinua bertan be egin daitekeala erakutsi deusku, hau guztia era barritzailean, ekimenez, ahaleginez, lan eginez eta zorroztasunez egiten bada.

HurrengoaMarije Calvo MiguélezSari Solidarioa 2013