Saritu guztiak

PiliZabalaySaraBuesa

Sari Solidarioa2015

Pili Zabala y Sara Buesa

Bai Pili bai Sara, giza eskubideen errespetuaren aldeko lanagaitik, horreen urraketa salatzeagaitik, memoria historikoagaitik eta bake-kulturaren aldeko apustu irmoagaitik, pertsona bereziak dira eta saria merezi dabe. Gazte Role Model Saria merezi dabe.

Sari Solidarioa 2015

PILI ZABALA orain 47 urte jaio zan Tolosan, Zarautzen bizi da, eta 11 urteko June eta 9 urteko Hisham Lucasen ama da. Donostiako Easo Institutuan emoten dauz eskolak.

Pili José Ignacio Zabalaren arreba da; José Ignacio GALek 1983an bahitu, torturatu eta eraildako euskal errefuxiatu gazteetako bat izan zan. Urte batzuk daroaz Pilik bere isiltasuna hausten. Bere esperientzia kontatzen dau artikuluetan, eta institutuetan hitzaldiak emoten dauz, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako giza eskubideei buruzko modulu baten barruan.

Pilik dinoanez, gure lanak pedagogikoa izan behar dau: adiskidetzearen bidea egingo dauan gizartea eraiki behar dogu, gorroto-sentimendurik barik. Guztia Euskadin bakea eta bizikidetza lortzeko.

SARA BUESA gasteiztarra da, 35 urte dauz eta 2008tik Vitoria-Gasteizko Udalean dihardu lanean; gaur egun gizarte-politiken saileko zuzendaria da.

Psikologian doktorea da, eta Deustuko Unibertsitatean irakasle be izan da, baita Clara Campoamor Elkartean eta Arabako delituen biktimen arretan be. Gainera, ETAk 2000. urtean eraildako Fernando Buesaren alaba da.

Fernando Buesa Fundazioko presidenteordea da, eta Eusko Jaurlaritzaren Adi-adian programan parte hartzen dau, terrorismoaren biktima lez adiskidetzearen aldeko bere testigantza eskainiz.

Hain zuzen be jarduera horregaitik aukeratu dabe Sara Buesa hautagaien artean. Altruismoz, begirada zabalez eta eskuzabaltasunez betetako jarduera da, eta guztioi hausnartzeko gonbitea egiten deusku: pertsonok topaguneak bilatzeko eta gizartea, oro har, hobetzen lagunduko daben zubiak eraikitzeko daukagun gaitasunari buruz.

HurrengoaAntón PraderaSari Profesionala 2015