AntónPradera

Bere ikuspegiagaitik, berrikuntzari eskainitako ahalegin nekaezinagaitik eta baita arrakasta profesionalagaitik be, Antónek saria merezi dau. GAZTE ROLE MODEL SARIA merezi dau.
Sari Profesionala 2015
Antonio María Pradera Jáuregui, «Antón», 60 urte bete barri dauz eta gernikarra da. Ezkonduta dago, bi seme-alaba dauz eta Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza ikasi eban.
Bere lan-ibilbidea Banco Bilbaon hasi eban zuzendari lez; gero Nerisako zuzendari exekutibo izan zan, eta ondoren SEATera igaro zan, Estrategia zuzendari lez.
1995etik Instituto Sectorial de Promoción y Gestión de Empresaseko kontseilari ordezkaria da, eta bi enpresa-proiekturen abiaraztea zuzendu dau: CIE AUTOMOTIVE eta DOMINION.
CIE Automotive taldeak 25.000 langile eta 80 lantegi baino gehiago dauz, 35 herrialdetan banatuta. Nazioarteko jarduera garatzen dau automobilgintzan eta zerbitzu teknologikoetan, hainbat sozietatetan daukan partaidetzaren bidez.
Antón Pradera pertsona langilea da, eta bultzada handia emon deutso automobilgintzari, enplegua sortuz. Bere enpresa-proiektuak nazioartera zabaltzera begira, irtenbide berritzaileen bila beti, egiten dauana sentitzen dau eta beti jartzen dau grina ikasten, sortzen eta berritzen.


