Saritu guztiak

MiguelZugazaMiranda

Sari Profesionala2010

Miguel Zugaza Miranda

Miguel Zugaza profesionaltasun, erantzukizun eta hobetzeko grinaren eredu da. Horregaitik merezi dau berezia dan saria: Gazte Rodel Model saria.

Sari Profesionala 2010

Miguel Zugazari artearekiko harremana familiarengandik jatorko. Leopoldo Zugaza editorearen semea, aitagaz erakusketen antolaketan murgilduta, Historia eta Geografian lizentziatu bazan be, geroago Artearen Historian espezializatu zan.

Arte erakunde garrantzitsuetan ardura handiko lanetan jardun dau.

30 urte ebazanean, Reina Sofia museoko zaintzarako zuzendaria izan zan urte bitan.

1996an Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaritza hartu eban; Garai horretan Sorolla eta Zuloagaren erakusketa ospetsuak bertara ekarriz lan bikaina egin ebalarik.

Bilboko Museoan izandako arrakastak berehala bihurtu eban munduko pinakoteka garrantzitsuenetariko bateko buru.

2002tik hona Prado Museoko zuzendaria dan honek egindako kudeaketagaitik aintzat- hartze eta txalo ugari bereganatu dauz.

HurrengoaMateo AguirreSari Solidarioa 2009