MateoAguirre

Errefuxiatuen aldeko lanagaitik, afrikar kontinentean justizia etengabe bilatzeagaitik eta behartsuenenganako maitasunagaitik, Aita Mateo Aguirre oso berezia da. Eskerrona zor deutsogu/ Aitortze berezi-berezia merezi dau: Gazte Role Model Saria.
Sari Solidarioa 2009
20 urtegaz, gazte gehienek ondo pasatzea, modara ibiltzea eta bizitzan arrakasta izatea dabe buruan.
Mateo Aguirre 20 urte inguru ebazala joan zan Afrikara, eta ez hain zuzen be oporretara.
Bertan, bere bizitza Justiziaren eta Fedearen alde Jesusen Lagundiaren erantzukizunari eskaini deutso.
Egun, oraindik orain irauten daben hainbeste gatazkatako errefuxiatuak ondoen ezagutzen dauazanetarikoa da.
1945ean Bilarren (Araba) jaioa, Filosofian eta Teologian lizentziatua, Kongoko Errepublika Demokratikoko hainbat unibertsitatetan irakasle izan da.
1994an “Laku Handien”eskualdean/estatuan Lagundiaren Errefuxiatuen Zerbitzuko zuzendari izendatu eben.
Orain Ginean bizi da eta Sierra Leona, Liberia eta bertako Lagundiaren Errefuxiatuen Zerbitzuko proiektuen arduraduna da.


