MarijeCalvoMiguélez

Marije Calvo, hartutako konpromezu, lan eta behartsuen alde egiten dauanagaitik, pertsona berezia da. Hori dala eta, Gazte Role Model Saria merezi dau.
Sari Solidarioa 2013
Leonekoa dan Marije Calvo, familiagaz batera heldu zan Deustura.
Pasiotar lekaimea orain dala 25 urtetik gaur egun, Bilboko San Antongo abadetxean bizi da.
Irakasle ikasketak amaitu ondoren, Bilboko Maria Inmaculada ikastetxean hasi zan lanean, pasiotar moja zala Iurretan jarraituz.
Pegagogia eta Teologia ikasketak egiteaz gain, Laguntza eta Familia- terapian ikasteari be ekin eutson.
Orain dala 20 urtetik hona, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan solidaritate lanean dabil, Harrobi plazan dagoan Bizkaiko Caritaseko HANGINDEGI erakundean behartsuen alde lan eginez. Bereziki, ahulenak zaintzen dauazan “Familia eta Gizarteratzea “programan.
Pertsonekin harremanetan jarri ondoren, bakoitzari jagokon lan- ibilbidea osotuz lan egiten dau, jakina arreta emozioa ardatz izanik.
Hainbat programaz osotutako hamazazpi tailer dabez martxan: sukaldaritza, lizatzea, hirugarren adinekoen zaintza, eskulanak, gaztelaniararen irakaskuntza, etxeko lanak, umezaintza…Xedea, inguruan bizi diran latino eta subsahariar etorkinen integrazioaren alde lan egitea dabelarik.
HARGINDEGI erakundeak hiru jardunbide dauazan hamazazpi tailer dauz: FAMILIA, LANERAKO PRESTAKUNTZAKO ETA AURRE-LANERAKO LANTEGIA. Umeak hazteko eta norberaren garapenerako heziketa-lekuak eskaintzen dira. Sukaldaritza eta lisatze ikastaroak, etxeko antolaketa, elektrizitatea, euskera zein gaztelania, musika, antzerkia, eskulanak…
Kultura arteko irudi honek, HARGINDEGIn egiten dan lana izugarri aberastu dau.
HARGINDEGIn beste programa batzuetako arduradun eta hamaika boluntariogaz batera aurrera ataraten dauan lana ezezik, beste alkarte nahiz GKE askogaz be hainbat proiektu lantzen dauz sarean.
Lotsatia, konpromezua hartzen dauana, sinestu eta ikusten dauanaren zalea, langilea, antolatua. “Iñurritxoa”, da Marije Calvo.
Fedea eta beste hiru lekaimegaz osotzen dauan Komunitatea dauz ardatz.


