Saritu guztiak

JoséAntonioGarridoMartínez

Sari Profesionala2013

José Antonio Garrido Martínez

Bere nekebako lan, ahalegin, ekimen, arrakasta eta egindako lanaren aintzat hartzeagaitik, Jose Antonio Garrido berezia da. Horrexegaitik merezi dau Gazte Role Model Saria.

Sari Profesionala 2013

Jose Antonio Garrido Martínez Santanderdarra, gazterik erakarri eban Bilbok.

San Mames ondoko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoan ikasi eban. Madrilgo Politeknikoan Industri Ingenieritzan doktorea, EHUko Honoris Causa Doktorea eta IESEn Goi- Zuzendaritzan graduatua da.

Nazioarteko zein kongresu nazionaletako kidea, hainbat artikulu argitaratu dauz, hitzaldiak emon… Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko irakasle be izan da.

Bilbon garatu dau bere lan- ibilbidea. Bilbotar bategaz ezkonduta eta lau seme-alabaren aita, ardura handiko lanpostuak izan dauz, besteak beste, Iberdrolako Presidente ordea eta Gamesako Presidente izanez. Azken honetan egon zanean, enpresa-garapen itzela lortzeaz gain, burtsara atara eta arrakasta izatea be erdietsiz.

Lana eta arrakasta izan dira nagusi bere lan- ibilbidean. Bere gaitasunak hainbat proiektutan nabarmendu daikeguz: aholkulari zein irakasle lanetan, arlo desbardinetako lan-taldeak zuzentzen, nazioarteko hedapena daben proiektuak bideratzen…

Gaur egun jubilatuta egon arren, jardunean. Hogei urte baino gehiagoz Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteko Presidente. Orain dala hogei urte baino gehiago Bilbo berbizteko Alkarteko Presidente, Bilbao Metrópoli 30, Altuna Fundazioko Presidente, COTEC Fundazioko Patronatuko kide, Espainiako Ingenieritza Akademiako Osoko akademiakide, Jakiundeko Akademiakide (Eusko Ikaskuntzako Zientzia, Arte eta Letren Akademia), GTDko aholkulari (Software- ingeniaritza), IK4ko Batzorde Estrategikoko kide izateaz gain, Familia- empresa eta PYMEetako aholkulari be bada.

Hainbat sari eta aintzat hartze izan dau, Bilboko Ohorezko Kontsul be izendatu eben.

Bizia da Jose Antonio Garrido. Ikastea zein besteei irakastea dau gogoko, ideiak partekatuz. Bizitza maite eta gozatzen dau. Athleticeko bazkide, musika eta bidai zalea, irakurle sutsua…Hauxe diñoe hurrekoek: “Egonarririk gabeko persona lasaia da”.

HurrengoaCarmen Amurrio OlaortuaSari Solidarioa 2012