LuisdeLezama

Etika eta giza- printzipioak aldarrikatu, pobrezia,marjinazio eta analfabetismoari aurre egin eta haibat gazteri ilusio eta itxaropena emateagatik, On Luis Lezamak sari berezi- berezia merezi du: GAZTE ROLE MODEL SARIA.
Sari Solidarioa 2011
Luis de Lezama Jauna, zenbait lanetan diharduen apaiza da; bikaintasun handiz uztartu ditu elizako zein ostalaritza edo-eta kasetaritza lanak, guztietan maila gorena lortuz.
Amurrion jaioa, 1962an egin zen abade. Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua, COPE katearen sortzaileetariko bat eta telebista eta irratiko zenbait saiotako buru ere izan zen.
1972an erlijio-irratsaiorik onenagatik ONDAS saria irabazi zuen.
1974an, aterpetxe bateko gazteekin, bizibide eta ogibide duen Alabarderoaren taberna sortu zuen.
Urte batzuk geroago, Suitzako Laussaneko Ostalaritza Eskolan graduatu zenetik irakaslan eta enpresa jardueran dabil bere izena duen Madril , Sevilla, Marbella, San Pedro de Alcantara, Washington, Seattle, Zaragoza eta Kordobara hedatu den ostalaritza- talde bat ere sortuz.
Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 1998an Euskal Herritar Unibertsala saria, Espainiako Turismoko Urrezko Domina eta Frantziako Meritu Zibilaren Ordena.


