Saritu guztiak

JuanLuisArregui

Sari profesionala2011

Juan Luis Arregui

Gauzarik zailena erraz eta naturaltasunez azaltzen du. Lanari ekiteko grinagatik, bere jarduera profesionalagatik eta bere enpresa- ibilbide bikainagatik, Juan Luis Arreguik, GAZTE ROLE MODEL SARIA, sari berezia merezi du.

Sari profesionala 2011

Juan Luis Arregui ekintzaile, urduri eta berrikuntza zale izateagatik nabarmentzen den enpresaburua da. Izatez, Mallabiakoa, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako ingeniari teknikoa, Alemaniako Wandsdorfen zenbakizko kontrolean graduatua eta Frantziako Besançonen mikro-mekanikako masterduna da.

Gaztetarik ibili da gogo biziz eta ilusio handiz abian jarri duen enpresa- proiektu bakoitzean, beti ere, filosofia berberarekin: egin beharrekoak modu desberdinean egitea. Pentsaera eta egiteko era hau izanik, Juan Luis Arregui azken hamarkadetan, Euskadiko enpresaburu garrantzitsu bihurtu da, punta- puntako diren Gamesa, Iberdrola, Ence edo Foresta bezalako enpresak sortuz eta bertan parte hartuz.

1990etik hona hain gogoko dituen eta sustatzile sutsua den energia berriztagarrien inguruan dabil lanean.

Gaur egun, administrazio-kontseiluko eta ENCE exekuzio- batzordearen presidente da. Azken enpresa hau zelulosa eta energia biomasarekin ekoiztegatik da eredu.

Aurten, Joxe Mari Korta saria jasotzeaz gain, urteko arabar ere izendatu dute.

Bere ezaugarrietako bat hauxe da: ekin eta eraiki. Badaki zein den bere lana.

HurrengoaJacinto BátizSari Solidarioa 2010