JacintoBátiz

Jacinto Batiz, berezia dan gizona dogu, beraz, aintzat-hartzea merezi dau; Horregaitik emongo deutsogu Gazte Role Model saria.
Sari Solidarioa 2010
Jacinto Batiz, Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko zainketa aringarrietako unitateko buru da.
Gizateria, erantzukizun eta samurtasun handia behar dauan eguneroko lan hau ez da batere erraza.
Fase terminaleko gaixoekin bizi da, euren min eta sufrimenduaren lekuko da. Ondo baino hobeto daki beharrizan fisiko, emozional, sozial zein espititualei erantzuna emongo deutson oinarrizko arreta zein beharrezkoa dan.
Jacinto Batizek, gaixo eta honeen familiei laguntzeko, fereka, begirada, maitasun eta entzuten jakitearen alde jokatzen dau.
Hilurreneko erien bizi- kalitatea hobetzea aldarrikatuz, argitalpen, artikulu eta hitzaldi ugari emoten dau bere jakinduria eta esperientzia ezagutaraziz.
Alzheimer gaixoei emondako “ Laztanen bidez zainduz” osasunari buruzko iritzi-artikuluari esker Reflexiones 2009 saria irabazi eban.


