Saritu guztiak

EduardoAnitua

Sari Profesionala2012

Eduardo Anitua

Bere sormenagaitik, lan nekaezinagaitik eta barrikuntzaren alde jokatzeagaitik, Eduardo Anituak aintzat hartze berezia, Gazte Role Model Saria merezi dau.

Sari Profesionala 2012

Eduardo Anituarentzat, ikerketa zientifikoa lanbidea baino askoz gehiago da. Eragina, gozamena eta egunero landu behar dauan irrika da.

Medikuntzan eta kirurgian doktorea, estomatologian espezialista dan honek, Gasteizen jaio, bizi eta lan egiten dau.

Orain dala 20 urte, zaletasunez, ikerketako bere lehen laborategia antolatu eban. Gaur egun, bere enpresa BTI, Biotechnology Institute, 300 langile baino gehiagogaz, merkatuko erabilera askoko hortz-inplanteen sistemagilea da.

Bere patentea dan PRGF- Endoret, hazkunde- faktoreetan aberatsa dan plasma, Athleticeko jokalarien zein Rafa Nadal bezalako goi mailako kirolarien lesioak suspertzeko erabili izan da.

Hainbat izan dira bere lan-ibilbidean, ikerketa, zabaltzaile eta lan zientifiko bikainagaitik, aintzat hartze eta esker onez jaso dauzan sariak:

· 2002an, Ikerketa Sari Nazionala Kirol-Medikuntzan. · 2006an, Urteko Arabar Saria. · 2007an, Berrikuntzari eskainitako Felipe Printzea Saria. · 2011n Lehendakariak emondako “Lan Onari” saria.

Egun, “Inplantologiako eta Aho Errehabilitazioko Etengabeko Prestakuntza” programaren zuzendaria da. Aipatutako programa Espainian eta munduko beste hainbat herrialdetan irakasten dau, hala nola, Portugalen, Mexikon, Indian, Italian eta Iranen.

Honetaz gain, buru dan ikerketako laborategia aho- inplantologian ezezik terapia birsortzaileetan be munduko eredu da.

HurrengoaLuis de LezamaSari Solidarioa 2011